Ur-Ikara - Batteleku

Historikoa

Battelekua

Batteleku

Battelekua 5 eta 6 metro arteko ontzia da eta Euskal Herriko ontzigintzako ezaugarriak ditu. Batteliku, batteleku, battela, battel edo batel deitzen ahal da. Lehenik zurez egina, kostako arrantzako bela eta arraunez ibilarazten zuten ontzi tipiena zen battelekua.

XIX. mendeko bukaeran, turismo eta kirolen garapenarekin, atseden itsasketari buruz itzuliak diren jarduera berriak agertzen dira. Alta, battelekua XX. mende erdian utzia izan da.

Jean-Pierre Laqueche-en (1970 amarkadaren ondarrean) eta ondotik, Itsas Begia eta Ur Ikara elkarteen ekimenez, gaur egungo ur-ontzien artean bere lekua berriz aurkitzen du.

Egun, poliester zuntzezkoa, zaharberritua edo zurez berregina, euskal kosta bazterrean ibiltzen da, bainan aldi honetan, kirol edo ondareko jardueren karietara.

Teink trofeoaren sorburuak

1992an, 4 lagun (Philippe Martiarena, Alexandre Dunoyer, Pascal Hariscain-Lafitte eta Pettan Lacour) euskal kostaren bazterretik arraunez ibiltzea erabaki zuten. Hori egiteko batteleku bat Ordoki ontziolari eginarazi zioten. Mikel Epalza, arrantzaleen omonierrak Teink izena ematea proposatu zien (arrantzaleak atuna amu hagaren puntan duelarik erabiltzen duen euskal hitza da ; « atxik » , « tira azkarki » erran nahi du).

Lau adiskideek, 1992ko agorrilaren 10ean, Teink ontzian abentura abiatuko dute eta Hondarrabia, Pasaia, Donostia, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku, Ondarroa, Lekeitio, Elantxobe, Mundaka, Gernika, Bermeo, Armintza eta Plentziako portuetatik pasatu ziren. Philippe Martiarenaren ontzi liburua gelditzen zaigu, baita Alexandre Dunoyer-ek egin zuen argazki erreportaia ere.

Geldialdiko portuetan, itsasketa klubetan edo kaian arrantzako saretan lo egiten zuten ; lekuko ezagutzak egin zituzten.

Zokora itzultzean Ur Ikara elkartea sortua zen ondoko urtean (1993an) lehen TEINK Trofeoa antolatzeko.